domingo, 29 de noviembre de 2009

NATUR ZIENTZIAK

Blog hau, Ondarroako Txomin-Agirre ikastolako LH2.mailako natur zientzia ikasgairako prestatuta dago.
Blog honen bitartez, irakasleak natur zientzien ikasgaia modu errazago batean antolatzeko asmoa dauka eta bestalde ikasleentzako ikasgaia erakargarriagoa eta motibagarriagoa izatea nahi dugu. Horretarako irakaslearentzako programazioa eta ikasleentzako zenbait gai agertuko dira, dena irudi eta bideoekin lagunduta.

lunes, 23 de noviembre de 2009

LENTEJAK LANDATZEN

Natur zientzietan esperimentu erraz bat egingo dugu, lentejak landatuko ditugu.



Goazen ba denok batera praktikan jartzera.

martes, 17 de noviembre de 2009

JARDINEKO ANIMALIAK

Gure etxeetako jardinetan animalia desberdinak bizi dira. Gurean esaterako, loritoa, katua eta arratoiak sarri ikusten dira. Horren adibide gisa hona hemen scratch programa:

klikatu hemen


Beno, eta orain denok dakigu nola egiten duten animalia hauek!!

jueves, 12 de noviembre de 2009

ELIKADURA OSASUNTSUARI BURUZKO WEBQUESTA

Jaten duguna oso garrantzitsua da, elikadura orekatu bati esker osasuntsu haziko baikara. Beraz, elikaduraren garrantzia zein handia den ikusirik, gai hau webquest baten bidez lantzea erabaki dugu.

martes, 27 de octubre de 2009

MINDOMO

Mindomo programari esker, gure gorputza hobeto ezagutzeko aukera izango dugu. Batez ere, gizakion bost zentzumenak, gure gorputz atalak, gure giharre batzuk, hezur batzuk etab... zeintzuk diren ikusiko ditugu.

GIZA GORPUTZA EZAGUTUZ

Giza gorputza ezagutuko dugu, horretarako gorputzeko organo nagusiak eta beraien funtzioak zeintzuk diren ikusiko dugu.

Digestio aparatuarekin hasiko gara, aparatu honetako organo nagusiak ahoa, urdaila eta hestemeharra dira. Ahoa gorputzeko kanpokaldean kokatzen da, aurpegian hain zuzen ere, eta urdaila eta hestemeharra aldiz, barrukaldean, sabelaldean.

Janaria ahoan sartzerakoan, haginekin murtxikatu egiten dugu, ondorioz, janaria txikituta esofagotik urdailerantz pasatuko da. Urdaila, puxika itxurako organoa dugu, bertara zenbait urin gastriko isurtzen dira eta ahoan hasitako zatitze edota txikitze prozesuak jarraitzen du. Urdailetik, oso luzea den (7 metro gutxi gora-behera) hestemeharrera pasatzen da urdaileko "papila", hots janari txikitua eta hemen oraindik gehiago trituratzen da. Gero, hestelodira pasatuko da eta hor solidotu eta balio ez diguna uzkitik kanporatzeko sustratua sortuko da, kaka alegia. Beraz, laburbilduz, digestio aparatua, elikagaiak irenstetik elikagaiak kanporatzeko prozesuarekin arduratzen da.








Arnas aparatuko organo nagusiak sudurra eta birikak dira. Sudurra gorputzeko kanpokaldean kokatzen da, aurpegian alegia eta birikak aldiz, barrualdean, bularraldean.


Sudurretik arnasa hartzen dugu eta airea biriketara iristen da. Bi birika daude, kono itxura dute eta bigunak eta rosa itxurakoak dira hasiera batean. Arnasa hartzerakoan, diafragmak gorantz egiten du eta birikak luzatu eta estutu egiten dira, aldiz arnasa botatzerakoan, kontrako prozesua gertatzen da, diafragma beheratu egiten da eta birikak kontraitu eta loditu egiten dira. Denborarekin, birikak kanpoko aire kutsatua dela medio, zikindu egiten dira eta butzuetan arnasa hartzeko arazoak ere eduki ditzakegu.





Amaitzeko, zirkulazio aparatua daukagu, bere organo nagusiak bihotza eta odola dira. Kasu honetan biak, barrualdean kokatzen dira.


Bihotza bularraldean, erdialdetik ezkerrerantz kokatzen den ukabilaren tamainako organoa dugu. Bihotzak etengabe egiten du lan, motor bat bailitzan. Bihotza lau zatitan banatzen da, bi bentrikulu eta bi aurikula eta bihotzaren funtzioa, odol zikina garbitu eta gorputz osora garraiatzea da. Odola, gorri itxurako likido sendoa dugu, guztira, 4.5 litro daukagu gure gorputzean eta gure organo, muskulu eta hezurrek ondo funtziona dezaten odola garbi edukitea beharrezkoa da. Odolaren bitartez zenbait elikagai iristen dira gure organoetara.